Edgar Faure
Edgar Faure (Béziers, 1908ko abuztuaren 18a - Paris, 1988ko martxoaren 30a) frantses politikaria eta idazlea izan zen.
Diputatu erradikal-sozialista izan zen 1946-1958 bitarteko urteetan eta IV. Errepublikako zenbait gobernutan ministro eta Kontseiluko lehendakari izan zen. Bigarren ministroaldian, Mohammed V.a Marokokoa erregetzan jarri, eta Tunisiari autonomia ematea erabaki zuen. Asanblea Nazionalean gehiengoa galdurik, hura desegin zuen (1955eko abendua), eta aginpidetik baztertua geratu zen Fronte errepublikanoak garaipena lortzean. Finantzetako ministro izendatu zuten (1958), eta ondoren senatari (1959-66); De Gaulle jeneralarekin bat egin zuen eta Txinako Herri Errepublikarekin harremanak berritzen saiatu zen (1963). 1968ko maiatzaren ondoren, Hezkuntza ministro izendatu zuten. Azkenik, 1973ko hauteskundeen ondoren, Asanblea Nazionaleko lehendakari izan zen. Polizia-eleberriak idazten zituen, E. Sanday goitizena erabiliz.
Edgarren iritzia Aljeria frantzesari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]≪Aljeria funtsean nekazaria da, eta lurzoru elkorra eta klima latza du. Hori dela-eta, demografiaren hazkundeak hainbat ondorio ditu: azpienplegu kronikoa; landetatik jendea hirietako txabola-auzoetara joatea; eta etengabe hazten ari den norbanakoz eta sendiez osatutako masaren miseria eta etsipena. Proletariotza hazten eta egunetik egunera gehiago haserretzen ari da. Guk hezitako burgesia musulman txikia, berriz, irtenbide ekonomiko, eta batez ere administratibo eta politiko baten bila dabil, alferrik. Baina ez du aurkitzen. Administrazioan musulmanen proportzioa oso txikia da; erreforma guztiak (...) 1947ko Aljeriako estatutua ere, etengabe saboteatu dituzte. Beharrezkoa da kemena izatea, bai eta guk agindutako gehienak ez direla bete onartzea ere (...). Egoera horretatik, nahigabe bikoitza sortu da: masaren gizarte-ezinegona eta elitearen politika-ezinegona. Bi ezinegon horiek batera aparteko indar izugarria osatzen dute.≫
"Jacques Soustelle", Edgar Faurek Frantziako Gobernuari egindako txostena, 1955eko ekainak 1.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1908ko jaiotzak
- 1988ko heriotzak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako idazleak
- XX. mendeko Frantziako idazleak
- Parisen hildakoak
- Bosgarren Errepublikako Frantziako senatariak
- Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasunako politikariak
- Errepublikaren Aldeko Batasunako politikariak
- Frantziako atzerri ministroak
- Frantziako nekazaritza ministroak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 6. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 3. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 4. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 5. legegintzaldiko Parlamentuko kideak